Asfaltozko kubo honek ez du umerik erditzen, Udazkenak lehortu zuen
Barru lehor eta antzu honek bizirik ez du ematen, Haizeak eraman zuen eta lapurtu zituen ametsak
Asfaltozko kubo honek ez du umerik erditzen, Udazkenak lehortu zuen
Udazkenak lehortu zuen eta haizeak eraman zituen Sentimendu ziren atomo eta esferak Adreiluzko horma baten fusilatuz aukerak Zerua ikusteko erak, norberak zerua ikusteko dituen erak.
Ez du zentzurik amaierak esku zikin berberak Husten baditu uteroak.