Orri zatitxo baten aurrean ohartu gabe doa denbora idatzi nahi ez duen arkatza alboan irrifartsu dudala. Daukadan onena eman behar onena jasotzen dudalako zurekin ezin bada, zu gabe; zurekin bada, nahiago ...
Hemen naukazu, agertuko zaren zai iraganaren orri txuria betetzeko prest; zure ahotsa entzungo nuke nonnahi belarrira baldin bada ere xuxurlatuta.
Sinesten ez dutenen mirari zure eskuetan naukazu sarri; horrela sentitzen naiz goxoen, honela egon ninteke beti.
Hemen naukazu, agertuko zaren zai iraganaren orri txuria betetzeko prest; euria zinen eta busti egiten nintzen zure besoetan urtzen zen izotza nintzen.
Atzo gauean zurekin egin nuen amets: euria zinen eta busti egiten nintzen.