Jada urteak dira Alkoholez betetako Uda haietatik Beharbada pixkat zaharttu gara
Bagenekin orduan Bizitza bide bat zela, Bakoitzaren bidea Ukatzea alferra zela
Burua neskez beteta Gaua aintzakotzat hartuz Gure azpimundua sortuz
Pentsatzen dut herria, Gizartea, maitasuna Ideiekin aurrera egiten Jarraitzen duzula
Pixkat erreta baina Nik ere bai uste dut Nahi duguna izateko Eskubidea dugula
Gu ez gara inoiz izan Pertsona berdinak baina Iritsiko da eguna
Taberna zulo baten Elkartuko gara Ardoa edango dugu Haseratan bezela
Ta orduan herriari Sua emango diogu Denbora pasa arren Gu gazteak gara garela
Gauak piztutako sua Goizak itzaltzen duena Iritsiko da eguna Taberna zulo baten Elkartuko gara Ta orduan urteei Su emango diegu Denbora pasa arren gu gazteak gara